domingo, 27 de noviembre de 2016

Indiako mandalak






Mandala, zirkuloa “sanscritoz”, zirkulo baten barruan lau ardatzetan antolatutako irudi simetriko bat da.
Mandalak kultura guztietan aurki ditzakegu. Mandalek funtzio ezberdinak dituzte: apaintzea, meditatzea, otoitzea, sendatzea edo mental garatzea, besteaz beste.

Indarren arteko oreka irudikatzen duten irudiak dira mandalak. Duela milaka urte sortu Tibeten, budismoa eta hinduismoan. Hainbat kulturetan, baina, mandalen antzeko errepresentazio sinbolikoak izan dira. Amerikako Navajoek, Aztekek, Inkek... eta Australiako aborigenek ere antzeko irudiak zituzten. Erdi aroko eliza kristauetako beirate eta lehio biribiletan ere, mandalen antzeko irudiak ikus daitezke. Zibilizazio ugaritan ez duela milaka urte jaiotako artea da, beraz, mandalena.


Mandalak osatzen dituzten elementuak (zirkulua, karratua edo
hirukia) gure barnean finkatutako antzinako irudiak dira; eta
gurean dauden bezalaxe egon ziren lehen gure arbasoen barnean
eta egongo dira gero gure ondorengoengan.

Antzinako zibilizazioetan ere bazeuden mandalak. Zibilizazio
horiek bazekiten beren gogoa eta arima baretzen irudia zirkularren
laguntzaz, bai eta beste pertsonekin eta unibertsoarekin
harmonia aurkitzen ere; berriro norberaren izaerara hurbiltzeko
bidea zuten hori.



Nola sortu mandala bat

Guk mandala bat sortu nahi badugu, bere oinarrizko eskema kontutan hartu behar dugu: zirkulo bat eta lau ardatz kardinalak. Zirkulu ordez, irukia, laukia edo oktogono bat erabil dezakegu.
Bigarren pausoa apaintzea da ,eta hau zure eskuetan dago: gurutzeak, izarrak, loreak, animaliak, irudi geometrikoak...marraztu


Nola margotu


Hasteko toki lasaia behar da. Zure mandala unetxo batez begiratu ondoren, kanpotik barrura margotzea komeni da.
Koloreak aukeratzerakoan ez du inporta ez badira konbinatzen.
Logurea somatzen baduzu, normala da, mandalak erlajatzeko baitira. Utzi eta deskantsatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario